"Ninini" Antton Telleria Azkoitia "Ninini" Antton Telleria Azkoitia
Baztartxo Antzokia
Aingeru kalea, 0
Azkoitia Gipuzkoa

"Ninini" Antton Telleria Azkoitia

Einzigartige Funktion 21/11/2025 zu den 20:00

Baztartxo Antzokia

Aingeru kalea, 0, Azkoitia, Gipuzkoa

NININI Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutak-en arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa.

NININI egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: Ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. Metaforikoki eta metaforikoki soilik, denon hobebeharrez. Hitz egingo digu bere buruarekin duen harremanaz, bere izenaz, bere bikotekideaz, komikoa izateaz eta bertsolaria ez izateaz.

Egin barre berarekin edo egin barre berari. Nahi duzuna. Baina etorri ikustera.

Künstler der Veranstaltung Information über den Veranstaltungsort Dienste hinzufügen Veranstaltung teilen
Facebook Twitter Linkedin